XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Lanpara fluoreszentezko ekipoen funtzionamendua: .

Ekipoa konektatzerakoan, piztarazgailuaren orritxoen artean deskarga elektriko txiki bat sortzen da, bertan duen gasa dela medio orritxoak berotuz eta elkar ukitu arte okertuz.

Ukipen honek zirkuitua itxi egiten du eta epe labur batez lanpararen elektrodoetan zehar korronte elektrikoaren eroapena errazten du, elektrodoak goriztatuz eta beraien inguruan elektroi-hodeia sortuz.

Ondoren, ia bapatean, orritxoak hoztuta elkarrengandik aldendu egingo dira zirkuitu elektrikoa irekiz.

Orduan erreaktantziak, tentsio-pultsu indartsu bat igorriko du elektrodoetara.

Tentsio-pultsu honekin arkuaren deskargaren abiada lortzen da eta beraz lanpara funtzionamenduan jartzen da; hau da, piztu egiten da.

Lanpara piztuta dagoen bitartean korronte elektrikoa lanpararen elektrodo eta bertako gasean zehar iragaten du, piztarazgailua lanik egin gabe geldituz.

Baina ezergatik lanparak itzaltzeko joera balu, piztarazgailuak berriro lehen bezala jokatuko luke, lanpara fluoreszentea piztuz.

17.4.- LANPARA FLUORESZENTEEN INSTALAZIOA.

Lanpara fluoreszente normal baten instalazioa irudiko eskemaren arabera egiten da.

Hau da, erreaktantzia hodiarekin seriean eta piztarazgailua paraleloan konektatuko ditugu.

Kasu hauetan, hodi normaletan, piztarazte-tentsio eta sare-tentsioaren balioa antzekoak izaten dira.

Oso erabilia den beste instalazio-mota bat ere badago.

Bi hodi berdin seriean konektatzen dira, erreaktantzia berberarekin eta zein bere piztarazgailuarekin.

Kasu honetan erreaktantziaren potentziak hodien bikoitza izan behar du.

piztarazgailua / hodia / erreaktantzia / 17.5 irudia.